NATuraren zientziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
NATuraren zientziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ZientziApp


ZientziApp Elhuyarrek garatutako doako aplikazio bat da.
Zientziarekin lotutako albisteak, audioak, bideoak eta agenda topatuko dituzu bertan.





Albisteak eta agendako ekitaldiak zientzia.eus webgunetik hartzen ditu. 
Zientzia.eus webgunea 2001an jarri zuen sarean Elhuyarrek, eta 19.000 zientzia-eduki baino gehiago ditu kontsultatzeko.

Cover artBideoak, aldiz, Teknopolis telebista-saiokoak dira. EiTBk eta Elhuyarrek ekoizten duten saio horrek 19 urte daramatza ETB1 eta ETB2 kateetan zientzia-gaiak modu entretenigarrian zabaltzen.

Azkenik, audioak Norteko Ferrokarrilla irratsaiokoak dira. Norteko Ferrokarrila ere Elhuyarrek sortutako zientzia-dibulgazioko programa bat da, eta duela 20 urtetik ematen du Euskadi Irratiak.

ZientziApp-ek, astero, bost albiste, lau bideo eta lau audio eskaintzen ditu. Horrez gain, hurrengo egunetan izango diren zientziaren inguruko ekitaldiak erakusten ditu agendan.

Edukiak motaren arabera sailkatzeko aukera ematen du aplikazioak; hala, adibidez, albisteak soilik bistaratzeko eska diezaioke erabiltzaileak.

Edukiak 10naka erakusten ditu pantailan, baina, “Gehiago kargatu” aukeran sakatuz, gehienez 30 eduki ere ikus daitezke.

1 B gelako geologia aurkezpenak. NATuraren zientziak.

Hemen duzue grabatutako aurkezpenak ikusteko aukera:




Aukera egizu zurean;

Alex, Miren eta Izaro                                               Beatriz, Oier eta Unai
Katerin, Ainhoa, Beñat eta Aitor                              Zihara, Garazi eta Iker
Ander, Maialen, Igotz eta Jenia                                Ander, Lierni eta Oliver
Garoa, Laura eta Anje                                            Joannes, Danel eta Olatz

1A gelako geologia aurkezpenak. NATuraren zientziak

Kaixo kuadrila!
Hemen dituzue hainbeste irrika sortu dizuen grabaketak ikusteko aukera!

Beste guztiak ikusteko klik egizu nahi duzun loturan:

Ekain, Beñat eta Maialen                                            Unax, Uxue eta Ekhiñe
Alain, June, Araitz eta Erik                                            Leire, Nerea eta Unax
Aitzol, Jon eta Ekain                                             Kimetz, June eta Alexander
Leire, Haizea, Eki eta Ekhiñe                                    Zorion, Ekaitz eta Naiara