Kongo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kongo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Mila esker!

Ez dugu hitzik sentitzen duguna adierazteko. Mila mila esker mugikorra ekarri eta zuen laguntza eman diguzuen guztioi! Zuei esker 500 mugikorretik gora bildu ditugu!



Zientzia kontatzen: Ikasleen narrazio digitalak (Oiartzungo Haurtzaro Ikastola) DBH-3B

DBH-3B.mailako zientzia arloetako ikasleek sortutako:
  • Osasuna eta bizi ohituren arteko erlazioaz,
  • drogomenpekotasunaz,
  • Kongo eta Afrikako gertaeren zalaketaz,
  • agenda 21eko programaren barruan mugikortasuna eta bioaniztasunarekin
lotutako NARRAZIO DIGITAL ederrak ikusgai dituzue. Guk adina gozatu!







Zientzia kontatzen: Ikasleen narrazio digitalak (Oiartzungo Haurtzaro Ikastola) DBH-3A

DBH-3A  mailako zientzia arloetako ikasleek sortutako:
  • Unibertsoaren sorrerari buruzko telebistako dibulgazio-saioa,
  • Felisa Martin, euskal emakume zientzialariaren biografiaz
  • Kongo eta Afrikako gertaeren zalaketaz,
  • agenda 21eko programaren barruan mugikortasuna eta bioaniztasunarekin
lotutako NARRAZIO DIGITAL ederrak ikusgai dituzue. Guk adina gozatu!

KANPAINAREN AZKEN EGUNAK. EKAR EZAZU ZURE MUGIKORRA!

Ekainaren 1ean hasi genuen kanpaina bukatzear dago, ostegunean, hilaren 15ean, itxiko baitugu epea zuen mugikor zaharrak jasotzeko. Beraz, azken egun hauek aprobetxatu ikastolako idazkaritzara edota garbigunera zuen mugikorrak eramateko eta KONGO LAGUNTZEKO!


KANPAINAREN AURKEZPENA


Azken bi egunetan, LH 5. mailatik hasi eta DBH 4. mailaraino, KONGOREN ALDEKO MUGIKOR BIILKETA kanpaina aurkezten ibili gara. Eskerrik asko entzuteagatik!

Gogoratu ekainaren 15 arte duzuela aukera ikastolako idazkaritza zuen mugikor zaharrak uzteko. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!







KONGOREN ALDEKO MUGIKOR BILKETA / COLLECTING MOBILES FOR CONGO


DBH 3. mailako ikasleok Alboan gobernuz kanpoko erakundearen kanpaina batean parte hartzen ari gara. Mugikor zaharrak edo erabiltzen ez direnak biltzea da helburua, horrela, hauek gordetzen dituzten mineralak birziklatu eta Kongo ekialdetik gutxiago ekarri behar izateko. Horrez gain, lortutako irabazi ekonomikoak Alboanek Kongon dituen proiektuetara bideratuko dira. 

Ekar ezazu zure mugikorra ekainaren 1etik 15era ikastolako idazkaritzara edota Ikastola Egunean (ekainaren 4ean) DBH 3. mailakoen taberna ingurura. 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!