Amonen festa



Aurreko ostegunean, hilak 7, amonen festa antolatu genuen Haurtzaro Ikastolan, hirugarren hiruhilekoan landu dugun gaiari amaiera emateko. Izan ere, gure amonak elkarrizketatu egin ditugu, beste garai batzuetan bizi izan direlako eta zenbaitetan haien bizitza gehiegi ezagutzen ez dugulako. Une zailetan bizi izan dira gehienak eta haien ekarpena ez dugu inolaz ere ahaztu nahi. Gainera, guzti-guztiek egin dutena aldarrikatu nahi dugu.

Gure gonbidapenari 30 amonek eman zioten baietza eta haientzat propio prestatutako ikuskizuna eskaini genien. Bertsoak, abestiak, dantzak, musika, bideoa… tartekatu genituen gure egitarau oparoan. Amaieran, txalo zaparradaren ostean, luntx ttiki bat egin genuen eta oso gustura bukatu genuen gure jarduna. Eskerrik asko guztiei!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina